Doesn't suit? No problem! You can return items for up to 30 days
You won't go wrong with a gift voucher. The gift recipient can choose anything from our offer.
Up to 30 days for returns
Gaueko sukaldean 1970eko klasiko bat da, eta bertan bere haurtzaroko oroitzapenak ekarri zituen gogora: egileak 11 urte zituen, NewYorkeko Azokan Sunshine Bakers gozo-dendako erakusleihoaren aurreanmirarituta geratu zenean, zeinaren slogana "Guk labekatzen duguzuretzat, zuk lo egiten duzun bitartean" baitzen. Urte batzuk geroagoSendak-ek kontatuko zuenez, liburu hau mendeku moduko bat izan zen"Orain gauez esna geratzeko eta Gaueko sukaldean zer gertatzen denjakiteko nahikoa heldua naiz!".Kontakizun oniriko horretako testua errimatua da zenbaitetan, etajostaketa eta alaitasuna kutsatzen ditu. Protagonistak haur bat etaOliver Hardyren itxura duten hiru gozogile dira. Ilustrazioak, berriz, Winsor McCay-ren Little Nemo in Slumberland delakoari egindakoomenaldia dira. Sendak-ek egile horren eragina aitortu zuen:"Marrazten dugunean, ez dugu egiten haurtzaroko oroitzapen literalaren gainean, baizik eta emozio-oroitzapenaren gainean, berarekindakartzan tentsio eta premia barne.Gutariko inork ez ditu ahaztu bere haurtzaroko ametsak".Jaso zituen sari kopuru handiagatik, laster erreferentziako lanbihurtu zen. Hala ere, estatubatuar gizarteko sektore kontserbatzailebatek zentsuratu zuen herri- eta eskola-liburutegietan, protagonistabiluzik erakusten dituzten orrialdeak eskandalugarritzat jotzenbaitzituzten.
Hi! I'm Libroamiko, your book advisor.
How can I help you?